BITXIKERIAK

Zein da plastikozko edalontzien hondoan agertzen den triangeluaren esanahia?

 Orain dela gutxi, edalontzi batean hondoari begira geratu nintzen eta bertan triangelu formako irudi bat agertzen zela ikusi nuen. Triangeluarekin batera, zenbaki eta sigla batzuk agertzen dira, baina benetan zer da adierazi nahi dutena?

Zenbakiek eta siglek plastikoak duen konposizio kimikoari erreferentzia egiten diote. Eta zertarako balio du zehazki informazio honek?

Informazio honek euren konposizioaren arabera, plastikoak errazago birziklatzea ahalbidetzen du. Orokorrean, zenbakiak gero eta baxuagoak izan, orduan eta birziklapena errazagoa izango da.                   

Bitxia benetan, ez da?

Kimika eta hatsa (mal aliento):

Ohikoa da gure inguruan hatsa duten pertsonak aurkitzea. Fenomeno hau “halitosis” bezala ezagutzen da. Hala ere, gehienetan fenomeno hau beste pertsonetan ematen dela esaten dugu, hau da, guri ez zaigula gertatzen uste dugu.

Gizakiok usain bat antzematen dugunean, gure usaimen-organoetan aurkitzen diren “sentsore” batzuen bidez aditzen diren molekula batzuek dituzten substantzien  presentziagatik izaten da. Usaimen-organo hauek oso ahulak dira eta airean dauden molekula kontzentrazioak detektatu ahal dituzte. Hala eta guztiz ere, usain hori guk sortzen dugunean, gure usain-organoetako errezeptoreak guztiz betetzen dira eta ez dira inolako diferentziarik hautemateko gai: usain horretara ohitu gara eta ordurako ez dugu sentitzen.

Eskeletoa bizirik dago!

Hezurra, jendeak uste duenaren arabera, hilik dago. Baina hau ez da egia,  eskeletoa  bizirik dago.                                                                                                                       

Pertsona batzuek, hiltzen garenean hezurrak oraindik urte ugari irauten dutenez, hilda daudela pentsatzeko joera dute. Beste batzuek ordea, zera uste dute: eskeletoa gehien bat matera ez organikoz osotuta dagoenez, hau da, mineralez, inertea dela. Izan ere, %70-a mineralez osotuta dago, gehien bat kaltzioz eta fosforoz. Baina, esate baterako, pertsona batek bizitza aktibo bat badu, kaltzio gehiago izan du bere gorputzean, horrez esan nahi du eskeletoa bizirik dagoela, eta bere funtzioa betetzen duela beste organismoekin batera.

2009, hego-hemisferiorako urterik beroena

 NASA-ko ikerketa baten arabera, pasadan urtea izan zen munduan datu klimatikoak erregistratzen direnetik, tenperaturarik altuenak jasan diren urtea.

Agentzi espazial honek esaten duenez, planetaren hegoaldeko eskualdean, 0,4ºC-ko tenperatura handipenak gertatu ziren. Eta hau izan da, 1880. urtetik (giro tenperatura zehaztasunez neurtzen hasi zen urtea)  adierazi diren datuetatik altuena.

PETROLIOAREN ISURKETA MEXIKOKO GOLKOAN

           2010. urteko apirilaren 20an hasi zen isurketa, petroliodun plataforma baten leherketatik. Isurketa hau guztiz arriskutsua da, egunean 800.000 litro petrolio jaurtitzen baitira itsasora.Baina zer da benetan honek suposatzen duena?

Derrame de petróleo en el Golfo de México

          Lehenik eta behin, isurketak, hainbat itsas-hegaztirengan eragin izugarria du, ondorioz, hainbat espezieren heriotza ekarriz. Izan ere, sasoi honetan espezie askoren birsorkuntza ematen ari da.

Horrez gain, gas naturalaren produkzioa ere izugarri jaitsi daiteke isurketaren eraginez.  Eta azkenik, bertako inguruetan lan egiten zuten 11 langileren heriotza suposatu zuen.

ARGUDIO TESTUA

LEKU PUBLIKOETAN ERRETZEA: BAI ALA EZ?

           Gaur egun, eguneroko bizitzan entzuten den gaia da, hain zuzen ere, tabakoarena. Azken urteetan, honen kontsumoak gora egin du, pertsona guztien osasunean eragin izugarria izanez. Duela hamar urtetik hona gauzak asko aldatu dira. Guztiok eskubide berdinak ditugu, horregatik, bidezkoa al da egoera hau erretzaile geldoentzat?

           Erretzaile geldoa, borondatez erre barik aire kutsatua arnasten duena da, eta honen osasuna arriskuan dago baita ere. Izan ere, zientifikoki frogatuta dago gaixotasun konkretu batzuen eta erretzaile geldoen arteko erlazioa.

          Hasteko, badakigu leku publikoetan erretzea onuragarria dela gehien bat leku horietako jabeentzat, horrek bertan jende gehiago egotea ahalbidetzen baitu. Horrez gain, erretzaile porrokatu batentzat deserosoa izango litzateke taberna baten erre barik egotea. Baina, beste ikuspuntu batetik, hau guztiz aldatu daiteke.

        Ez erretzaileentzat, egoera guztiz desatsegina da. Alde batetik, erretzen ez dutenek ez dute zertan besteen kea arnastu. Bestalde, leku publikoetan erretzea debekatuz gero, bihotzeko ugari ekidingo litzateke, eta baita birikietako minbizia prebenitu ere.

Nahiz eta ez erre, lehen esan bezala, arnastutako keak gaixotasunak sor ditzake, eta hau izango litzateke hain zuzen ere, arazorik larriena; hau da, besteen osasuna kaltetzea. Horrez gain, badaude beste eragozpen batzuk ez erretzaileei molestatzen zaiena, adibidez, ilean eta arropan gelditzen den usaina, edota azaleko beste arazo batzuk ere.

           Amaitzeko, esan beharra dago erretzea hain gustuko badute, euren etxean edo inor ez molestatzeko lekuren batean egin dezatela. Guzti hau errealitatea baino ez da, eta komenigarria izango litzateke guztiok honen berri jakitea, eta are gehiago, egoera honetaz konturatzea berandu izan baino lehen.

BERRIDAZKETAK

EYJAFJALLA SUMENDIA

Eyjafjalla Islandian kokatuta dagoen sumendia da, Eyjafjallajökull glaziarraren azpian ezkutatuta dagoelarik.

2010.eko apirilaren 14an, sumendia erupzioan jarri zen, eta ondorioz, inguruan zeuden abeletxeak eta herriak hustu behar izan zituzten. Horrez gain, erupzioak jaurti zituen hautsengatik, aire-trafikoa moztu behar izan zuten Europan batez ere.

Uste da erupzioa, 2010. urteko martxoaren 20an hasi zela, Fimmvörðuháls eskualdean. Lehen erupzio hau ez zen glaziarrean eman eta geologo batzuek uste zutena baino txikiagoa izan zen, baina horrez gain, glaziarretik hurbil bizi ziren herritarrak inguru horretatik irten behar izan ziren.

Sumendiak jaurti zuen laba, Eyjafjallajökull eta Mýrdalsjökulleko izotz kapetatik igaro zen.  Sumendi-fenomeno hau airetik behatu zuten, eta labak zuen tenperatura altua zela eta, autoritateak egoera larri honen berri eman zuen. Ondorioz, Fljótshlíð herriko hiritarrak hortik atera behar izan zituzten, uholdeak zirela eta, herria arriskuan zegoelako.

PERPAUS MOTAK

NESKAK ETA MUTILAK IKASKETETAN

Nerabezaroa, pertsonengan aldaketa ugari ematen den aldia da. Dena dela, mutilek eta neskek ez dituzte aldaketa hauek berdin jasaten.

Gaur egun neskak mutilak baino txukunagoak, garbiagoak eta letra argiago batekin idazten dute. Nahiz eta irakasleek behin eta berriro aholkuak eman hau aldatu ahal izateko, ikasleek berdin jarraitzen dute, eta orain guk uste baino gehiago eragingo du notetan.

Orduan, zer da adierazi nahi duguna hau guztiarekin? Erraza da. Irakasleen aholkuak jarraitu eta aldaketa nabarituko da!

BERRERORPENA ERRETZAILE OHIETAN

Pompeu Frabra unibertsitateko ikertzaile batzuk erretzaile ohietan, erretzeko gogoa pizten duen proteina bat aurkitu dute. Berrerortzen diren pertsonak, normalean, hiru arrazoi hauengatik izaten da: estresagatik, giroari lotuta dauden faktore batzuengatik edota drogarekin duten beste kontaktu batengatik.

Kasu hauetan, proteina batek erretzeko gogoa pizten du berriz ere, eta erretzaile ohi gehienak berrerortzen dira. Proteina honen hartzaileak eragozten lortzen bada, jedeak ez du erretzeko gogorik sentituko egoera hauetan.

Informazio gehiagorako: http://www.noticias.com/la-pompeu-descubre-la-proteina-que-causa-la-recaida-en-los-exfumadores.23013

BASS ROCK (ESKOZIA)

Eskozian zaudela eta zerbait bitxia bisitatu nahi duzula?

Bass Rock Eskoziaren ekialdean kokatuta dagoan irla bat da. Irla honetan 150.000 zanga baino gehiago bizi dira. Inoiz ikusitako izurriterik hadiena! Hona hemen argazki bat:

Itsasontziz irla inguratzea ikaragarria da. Baina kontuz ibili behar da txoriek botatzen duten zikinkeriarekin. Horregatik nire gomendioa: kontuz ibili eta badaezpada aterkina eraman!